XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
MARKAK
Alderdi ontaz mintzatu aurretik, bearrezkoa nerizkion egitura jator eta arrotzeko arriak bereiztea.
Orrez gaiñera, oar gaitezen, bein eta berriz, euskal joku ta apustuen berezitasunez.
Bere muiñean dute, noski, galga.
Markak galeraztera datorren zuurtasun eta ardura maltzurra.
Nork-bere almenak aalik-eta gutxien nabarmendurik irabazi bear du jokua arrijasotzailleak ere.
Bestela, ziur egon, bere buruari arrika ari litzaioke; letozkioken aurkari berriak uxatzen....
Onezkero esan dezagun, arrien egituraren arabera egintzak edo jasoaldiak geitu ala gutxitzen dirala.
Zauri lezaketen ertz bizirik ez dualako.
Eta eldu-lekuz
Zenbatez zakarragoak dira
Ez ainbeste, eldu-lekuz ornituriko kuadroa.
Zakarra ez baiña arras eskurakaitz da arri biribilla edo bola.
Or daude markak, dioguna egiztatzeko.
Egundaiño 10 arruako zilindroaz ezarri dan markarik bikaiñena, ain zuzen, Azpeiti`ko zezen-plazan, Agustin OSTOLAZA`k burutu zuan,
Egitura zaarreko arria, noski.
Azta bereko kubikoaz, berriz, 1954`go dagonillaren 22`an, Azpeiti`n ere, Juan Ibarguren MANTEROLA`k eta Florian Olaizola TXIKERRA`k ezarririko marka zutik dago:
Azta bereko bolaz ARMOETA`k ezarri zuan markaz mintzatu gera: 3
Arri kubiko ta bolaz lorturiko egintzok aspaldikoak diralarik, ba-liteke argatitxek motz samarrak izatea.
Nolanai ere, itxuragabea da egintza auen arteko koska edo aldea.
Arruak erantsi-ala, ordea, aldeak urrituz dijoazke.
12 arruako arriekiko, adibidez, MANTEROLA`renak dira gaurkoz zutik dauden markak.
Oraiñarte ez dugu esan-ta, zilindroak ez-eze kuadroak berak ere galdu zuan bere tankera jatorra, naizta beregan zertu izan diran aldaketak ez izan ain nabarmenak.
ARTOLA`k eta AGERRE I`k, 1962`go uztaillaren 8`an, Azpeiti`ko zezen-plazan aurkeztu zituzten
Eta eragabez itxuraldatuak biak ere.
Arrezkero ENDAÑETA`k jaso izan dituan 15, 16 t`erdi ta 18`ko kuadroek, ertzak osorik eta bizirik baldin ba` zituzten ere, lana errezteko eldu-leku, erreten eta sakontasun larregirik ba-zuten.